lunes, 21 de mayo de 2012

kurtsoan zehar egindako albisteak


Hauek,kurtsoan zehar begin ditudan iragarki laburrak dira.Nik eta beste bi lagunen artean egin ditugu,kurtso honetako lehen hiruilabetean.Lan hauek egiten ikasi duguna,iragarki batzuen ideia edo kontzeptu nagusiak hartzea izan da.Lan hauek egiteko,ez dut programa berezirik erabili behar izan.Word programaren bidez egin dut guztia.Albisteak,Interneten bilatuta daude,eta informazioa bertatik hartuta.Gero informazio hori nire erara adierazten dut,nire hitzekin.Lehen hiruilabetean egindako lana da,kurtsoan zehar egindako lanetatik lehenengoetarikoa,eta hortaz akatsak izan ditzake.Adibidez,laburregi adierazita ehotea albistea,edo informazio osagarri guztia ez jari izana... Hori bai,albisteak benetakoak dira,eta benetan gertatutakoak.Gipuzkoako uholdeak dira nire ustez hiru albisteetatik garrantzitsuena,beste biek ez baitute niretzat interes askorik sortzen.Yolanda Barcinaren albistea,graziosoa iruditzen zait,ez baita oso ohiko albistea politikari bati tartak bota izana.

Uholdeak Gipuzkoan

Euri jasa handia bota du azaroko lehenengo asteburuan. Gipuzkoan Kalte handiak sortu dira euriaren ondorioz.Kalte handienak jasan behar izan dituen auzoa Donostiako Martutene auzoa izan da.Ura goiko solairuetaraino iritsi baita.Baina kalte guzti hauen gainean,gizon baten heriotza eta emakume baten desagerpena azpimarratu behar dira.Gizona urak eraman zuen,eta hilda agertu da.Emakumea,aldiz,desagertuta dago,eta ez dago bere arrastorik.2400 pertsonak jasan behar izan dituzte uholdeen kalteak.




YOLANDA BARCINARI TARTAK BOTA ZIZKIOTENAK,AUZITEGI NAZIONALERA

Urriaren 27an,hiru lagunek Yolanda Barcinari,Nafarroako Gobernuko lehendakaria denari,tartak bota zizkioten Abiadura Handiko Trenaren egitasmoaren aurka. Hiru lagun hauek Gorka Ovejero,Ibon Garcia eta Julio Villanueva dira.Ekintza hauen ondorioz,autoritatearen aurkako delitua leporatu zaie.Honen ondorioz Santiago Pedraz epaileak Azaroaren 16-an jasoko ditu Espainiako Auzitegi nazionalera joan beharko dute,eta ez Nafarroako Auzitegira.







Oiassoko museoak Egiptoko lehen lkiburu eta dokumentuak erakusten ditu

Oiassoko museoak Egiptoko lehen liburu eta dokumentuen erakusketa bat antolatu du.Ikusgai egongo dira museoan bertan Azaroareh 20a arte.Pieza hauek subastetan lortu dituzte gehien bat,baina baita San Telmo museoak eta Bilboko museo euskaldunak utzita.Subastetan pieza hauek lortu dituzten bi gizonak Jose Maria Ortuondo kolekzionista bizkaitarra,eta Eibarreko Santiago Entrena izan dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario