jueves, 24 de mayo de 2012

iritzi-artikulua



 Idazlan hau iritzi artikulu bat da,tratu txarrei buruzkoa.Informazioa interneten bilatuta dago.Lan honekin ikasi dudan gauza garrantzitsuena,Interneten toki bat baino gehiagotik informazioa hartu eta haien artean koordinazioa lortzea izan da.Ez dut programa berezirik erabili,Word bakarrik.Hasieran gaia librea zen,baina gero irakasleak tratu txarrei buruz egin behar genuela esan zigun.Nire ustez tratu txarrak oso gai egokia da irtzi artikulu batentzat,zoritxarrez gure gaur egungo gizartean oso hedatuta baitaude tratu txarrak,batez ere gizonen partetik emakumeekiko.Eta nire ustez,emakume asko eta askok,nahiz eta dennuntziarik ez jarri,naiz eta horrelakorik ez adierazi,tratu txarrak jasan behar izaten dituzte,baina beldurra dute.Beldurra dute denuntziaren ondorioz gizonak hartu  dezakeen jarreragatik.Baliteke denuntziaren ondorioz hartutako jarrera horrek tratu txar gehiago eta gogorragoetara eramatea,baina baliteke denuntziari esker emakumeak tratu txar gehiagpo jasan behar ez izatea.

TRATU TXARRAK
Tratu txarrak gure gizarteko arazo larrienetako bat bihurtzen ari da.Delhin,Indian12 orduro emakume bat hiltzen da bere bikoteak erreta.Emakumearen gorputza gasolinaz estaltzen du eta su ematen dio.
Espainian,2007-ko urtarrilaren eta irailaren artean 75 emakume hil ziren beren bikoteen eskuetan eta ordea,emakumeen %10-ak besterik ez duela bere bikotea salatzen.Gizonezkoek ere jasotzen dituzte tratu txarrak,baina tratu txar kasuen %95-an emakumeak izaten dira biktimak,horregatik gizona hartzen da gehienetan erasotzaile bezala eta emakumeak biktima bezala.Erasotzaileak,gehienetan aitzakiak jartzen ditu.Aitzaki hauek ondorioak hain larriak ez izateko izaten dira.Adibidez,gizon salatu batek esan zuen,sekula ere ez zuela pentsatu bere bikotekidearekin biolentoa izaten ari zenik,zeren ez ziola erasotzen gizonezko bati erasotuko liokeen bezala.Eraso guzti hauen eragileak gehienetan drogak edo eta alkohola izaten dira.Badago sindrome bat “El sindrome de Estocolmo” izenekoa,eta gezurra dirudien arren,sindrome hau pairatzen duten emakumeek,erasoa jaso ondoren,beren bikoteekin itzultzen dira eta gainera babestu egiten dituztenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario